XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bostak, Banque Indosuez, Banque Nationale de Paris, Crédit Lyonnais, Mindland Bank eta National Westminste Bank, tunel bikoitz baten alde agertu ziren.

Oraintsu, tunelari buruz sortu den interesa, Tatcher-ek joan den Azaroan egin zuen bisitan sortu zen.

Bera eta Mitterrand ados jarri ziren loturaren espezifikazio tekniko eta finantziariak, Europako Ekonomi Elkartearen barrutiaren merkatal arloaren barnean, diseinatzeko.

Espezifikazioak Apirilaren hasieran argitaratu dira.

Lanaren promotoreek Urriaren 31arte daukate Projektuak aurkezteko. Garraio-ministrari Britainiarraren hitzetan urte bukaerako erabakia hartuko da.

Lasterketa martxan dagoela berriro, agiriko bost laisterkari daude.

Channel Tunnel Group delakoaren projektua trenbiderako tunel biki baterako, 1975.ean utzia izan zenaren berdina eta 1883.ean utzia izan zenaren oso antzekoa.

Europear karga-arauaren arabera (trenaren altura eta zabalera) eraikia izango da, Karga-arau britaniarra baino handiagoa dena.

Halere, trenbide-arau britaniarraren araberako trenek bakarrik ibili ahal izango dute tunelean zehar.

Euroroute delakoaren projektuak trenbide-tunela eta automobilentzako zubia konbinatzen ditu eta Estatu Batuetako Maryland-eko Chesapeake Bay-n, 1964.ean zabaldutakoaren antzekoa da.

Tunelak eraikitzeko itsas ohantzean luebaki edo zanga bat ondeatuko da, kaskailuzko oinarria ipiniko da eta ondoren prefabrikatutako zimentuzko hodiak ipiniko dira.

Hodiak arrokaz estaliko dira zoritxarrezko apurketarik sor ez dadin.

Projektuak bi ugarte artifiliaren eraikuntza eskatzen du.

Bi ugarteak eta beraien ugartzak konektatzen dituzten zubiak biaduktuak izan daitezke edo kablez eutsita egon.

Trafiko errodatuak ugarteen arteko bidea tunelera jaitsita egingo du.

Eurobridge delakoaren projektuak esegitutako zubia proposatzen du, 1973.ean Pell, Frischamnn ampamp; Partnes-ek proprosatutakoan oinarrituta dagoelarik.

12 karriletako autobidea darama lau mailatan.

Diseinuak, material berriren erabilpen zabala egiten du.

Autobidearen zoruan esterkrato eta altzairuzko sandwich-ez eginda izango da.

Esterkratoa poliesterrez indartutako zimentua da.

Autobidea barneratzean duen hodia, Superferrollo-z, Shell etxearen zimentu herdoilezinaz, egina egongo da.

ICI etxearen Parafil zuntza, altzairua baino sei aldiz arinagoa izanik beraren erresistentzia berdina duena, gai izango da, diseinatzaileen ustetan, esegitutako zubiaren 5 km-tako begiei eusteko.

Freeman Fox-en diseinuak 2 km-tako begiko zubi konbentzionala proposatzen du.

Bide beretik doa Hellmut Hamberg-en 550-850 m tarteko begitako zubia.

Trenbide-zubi baterako plan seriorik ez dago ezta trafikoari irekitako tunel zulatu batentzako ere honek aireztapen-arazo latzak sortuko lituzke eta.